Zer dira Esku-hartze Zona eta Alerta Zona?
Galdera oso ona da.
Segurtasunean, EHZ-z (Esku-hartze Zona) eta AZ-z (Alerta Zona) hitz egiten dugu beti.
Larrialdi kimikoa gertatuz gero, batez ere bi eremu mugatu behar dira gure segurtasuna izateko. Eremu horiek publikoak dira, eta enpresek zein segurtasun-kidegoek ezagutzen dituzte.
Esku-hartze Zona istriputik gertuen dagoena da, eta, beraz, kalte gehien jasan dezakeena (ondasun higiezinak, ingurumena edo pertsonak). Zona horretan, babesteko neurriak aplikatuko lituzkete agintariek; ez, ordea, Alerta Zonan, soilik larrialdia eta gure segurtasuna kontrolatzen baitira.
Eremu horiek kalkulu matematiko oso konplexuen bitartez mugatzen dira, segurtasun-marjina oso handiekin. Zerbait gertatzeko aukera oso baxua da, baina agintariak eta industria prest egoten dira baliabide egokiekin esku hartzeko kalkulu horien arabera.
Espazio guztiak ez dira berdinak izaten; izan ere, lursail bakoitzaren berezitasunaren eta larrialdi kimikoaren arabera, esku-hartze zona eta alerta-zona mugatzen dituzten mapak desberdinak izango dira.