Komunikazioa

Gaurkotasuna

Tubacex taldeak pandemian ere inbertsio estrategikoak mantenduko ditu

Pandemiaren eraginez, Tubacex konpainiak bere inbertsio planean hautaketa bat egin behar izan du, hain garrantzitsuak ez zirenak alde batera uzteko, hasieran batean aurreikusitakoen %50 inguru, eta estrategikoak sustatzeko. Azken horiek aurrera jarraituko dute. Batzar Nagusiaren ondoren, Álvaro Videgain presidenteak eta Jesús Esmorís kontseilari ordezkariak argi utzi dute enpresak ez duela enpesa berriak erosteko aukera alde batera utzi, baldin eta abagune onak badira eta finantza mugen barruan badaude.

Tubacex Taldeak konpainia produkzioan zein merkatuan eta sektoreetan ondo kokatuta dagoela uste du, nahiz eta onartu aurtengo fakturazio maila, hasieran batean aurreikusitako 800 milioi euro baino gutxiago izango dela. Arduradun nagusien esanetan, enpresa sendoa da eta krisi ekonomikoak ekarri ditzakeen arriskuei aurre egiteko prest dago. Enpresak aurreikusi du sektore aeronautikoan eta aeroespazialean sartzea eta OCTG segmentuan eskaera garrantzitsuak negoziatzen ari da, batez ere Ekialde Hurbilean.

2019. urtean, taldeak urte garrantzitsua izan zuen, produktu berriak, tarte berriak eta aleazio berriak kaleratzeari dagokienez. Urte berean, Tubwell proiektua sortu zen, prestazio aurreratuen produktu tubular berriak garatzeko, zerbitzuaren muturreko baldintzetan erabili ahal izateko. Horrez gain, Tubacoat filialaren bidez, Oil&Gas sektorerako osagai berriak garatu zituen, ondorio horretarako diseinatutako eta laser teknologiaren bidez sintetizatutako zeramika estaldurak babestuta.

Beste batzuekin batera, esaterako, Aceralava, TTI edo TSG, O&G (2019-2021) ekimenean parte hartzen du, loturak, materialak, sentsoreak, identifikazio eta komunikazioen arloetan bateragarriak diren soluzio azkarrak garatzeko helburuarekin.

Larrialdiaren aurreko segurtasunaren 5 topak

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.