Zierbena

Repsol LNG

Repsol LNG, erregai eraginkorra eta CO₂ isuriak murrizteko aukera

 

Zierbenako Repsol LNG (Gas Natural Likidotua) instalazioak garraioaren sektorearentzako irtenbide eraginkorra eta iraunkorra eskaintzen du erregaiaren aldetik, bai itsas sektorean, bai lurreko garraioan edo baita energiaren sorkuntzan ere.

Gas natural likidotua egiteko, gas naturala tenperatura oso baxuetan (-160°C inguru) hozteko prozesu batetik igarotzen da likido-egoeran jartzeko (likidotze-prozesua), eta konpaktatu egiten da, errazago garraiatzeko eta biltegiratzeko, prozesu horrek bolumena 600 aldiz murrizten baitu, espazioa optimizatuz.

Ingurumen-onuren aldetik, erregai hori itsas garraioan erabiltzen diren alternatibekin alderatuta, CO2 isuriak %20 murrizteko eta sufre dioxidoarenak (SO2), nitrogeno dioxidoarenak (NO2) eta partikulenak ia erabat ezabatzeko gai da.

Repsol GNLk 840/2015 EDko eskakizunak bete behar ditu; hau da, Europar Batasuneko segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdi-planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun-txostena emanda. Horri buruzko informazio guztia Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora 2023/11/13an egin zen azken ikuskapen-bisita. Horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailarekin.

Gehiago jakin

Exolum Zierbena

Erregai guztiak Exolumetik igarotzen dira

 

Exolum enpresa liderra da petrolio-produktuen garraio eta biltegiratzean Espainiako merkatuan, eta nazioartean sektorearen barruan konpainia pribatu handienetariko bat. Era horretan, Espainian, petrolio-produktuen garraio eta biltegiratze arloko mundu osoko sare integratu handi eta eraginkorrenetariko bat du: 4.000 kilometrotik gorako petrolio-hodiak eta 8 milioi metro kubikotik gora biltegiratzeko ahalmena. Horiek guztiak herrialdean lanean ari diren petrolio-operadore guztien eskura daude.

Exolumek Espainian dituen jarduera nagusiak hauek dira:

  • Petrolio-produktuak biltegiratzea, garraiatzea eta banatzea Penintsulan eta Balearretan, hirugarrenei sistema logistikoan sarrera librea bermatzearekin batera.
  • Zerbitzu logistikoak, biltegiratzea eta biodiesela gasolioarekin eta bioetanola gasolinarekin nahastea; bezeroei zerbitzu osoa eskaintzea.
  • Biltegiratze estrategikoa eta segurua.
  • Metrologia eta Laborategia.

 

Exolum Zierbena-k  840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita  2023/05/17an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.

Gehiago jakin

DBA Bilbao Port

DBA BILBAO PORT petrolio produktuen biltegia. Biltegiratze eta banaketa lehenengo fase honi esker, lekualdatzeko behar ditugu energia baliabideak lortzen ditugu, eta baita, goizero, gure industrietako asko abian jartzeko baliabideak ere. Bere zentroa estrategikoki Zierbenan kokatuta dago eta penintsula osoko zerbitzu gunei zerbitzua eskaintzen die.

DBA BILBAO PORT 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita 2024/04/29an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.

Gehiago jakin

Esergui

Zure gasolina jasotzeko terminala

Esergui enpresak egunero mugitzen gaituen gasolina eta gasolioa biltegiratzen eta banatzen du Bilboko Portutik.

Eserguik araudi guztiak betetzen dituzten ponpak eta tangak ditu, eta gure gasolina zerbitzu-estazioetara ordu batzuetan iristea lortzen dute. Gasolina kolorerik gabeko likidoa da, marroi, hori edo berde kolorea hartzen duena, usain oso tipiko du, eta sukoia eta lurrunkorra da. Biltegiratzen duten gasolioa marroia da eta keroseno usaina du. Sukoia da baina ez hain lurrunkorra.

 

Esergui-k 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita 2023/12/13an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.

Gehiago jakin

TEPSA

TEPSA, industriarako erraztasun logistikoak

Gure enpresentzako funtsezko produktu eta osagai kimikoen biltegiratzeak eta banaketak lehenengo hurbiltze bat egin du TEPSAren eta Bilboko Portuan duen terminalaren bitartez. Bertan, ontziratu gabeko produktu likidoak gordetzen, prestatzen eta banatzen dira, gure industria garrantzitsuari lana errazten diolarik, sektore guztietan.

TEPSA-k  840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita 2024/05/28an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.

 

Gehiago jakin

WeylChem Bilbao

WeylChem Bilbao, elektrizitatea eta funtsezko produktuak airearen kutsadura saihestuaz

 

Azido sulfurikoa ezinbestekoa da ongarriak eta detergenteak produzitzeko nahiz hondakin-uren metalen tratamendurako eta ura edateko ur bihurtzeko edo papera lortzeko. Azido sulfurikoa Ineosek bere instalazioan garatzen duen bezalako prozesuaren bitartez produzitzen da; hau da, gure ibilgailuetan erabiltzen dugun erregaietatik findegiek ateratzen duten sufrea aprobetxatuta, erregai horiek kutsatzea saihestuaz. Gainera, jarduera horretan sortutako energia aprobetxatu egiten da, gure etxebizitzetarako eta lantegietarako elektrizitate bihurtuaz.

WeylChem Bilbao enpresak instalazio industrial modernoa du, eta bertako produkzio-prozesuak instalazio-mota horietarako dauden teknologia onenetariko batzuk ditu. Bilboko Kanpoko Portuan kokatzen da, eta, bertan, azido sulfurikoa eta energia elektrikoa ekoizten dira, petrolioaren eratorrien desulfuraziotik sortutako sufrea aprobetxatuaz, findegiek hornitua. Bertan, zuzeneko 40 langilek eta zeharkako beste 10 langilek egiten dute lan, eta gehienak inguruko herrietan bizi dira.

Azido sulfurikoa oinarrizko substantzia kimikoa da, beste makina bat industria-jardueretan erabiltzen dena. Horien produktuak era askotarako aplikatzen dira: ongarriak, ibilgailuen bateriak, botikak eta elikadura-produktuak, hortzetako pasta, pinturak eta tinduak, detergenteak, papera, itsasgarriak. Hondakin-urak tratatzeko eta ura edateko ur bihurtzeko ere erabiltzen da.

 

WeylChem Bilbao-k 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita 2024/01/4an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.

 

 

Gehiago jakin

Bahía de Bizkaia Gas (BBG)

Gas seguruena zure etxera itsasotik iristen da 

Bahía de Bizkaia Gas (BBG) enpresa Bilboko Portuko instalazioetan kokatzen da, Zierbena udalerrian, eta gas natural likidotua (GNL) birgasifikatzen aritzen da.

Bahía de Bizkaia Gas enpresak, Euskadiko ekonomiaren enpresa ekarle gisa, Euskadiri eta mugakideak diren lurraldeei gas naturalaren hornikuntza bermatzeko eginkizuna du, Espainiako gas sistemaren hornikuntza dibertsifikatzen laguntzearekin eta Euskadiren eta Iberiar Penintsularen kokalekua gas sistema espainiarraren eta europarraren gune estrategiko gisa finkatzearekin batera.

Mundu osotik metano-ontzietan datorren GNL deskargatu eta gas natural bihurtzen dugu, etxeko kontsumorako, merkataritzako eta industriako kontsumorako edota energia elektrikoa sortzeko. Gasa jaso, biltegiratu eta birgasifikatzeko egitekoa funtsezkoa da energia-hornikuntza bermatzeko.

Gaur egun, 450.000 m3 biltegiratzeko ahalmena dugu, 150.000 m3-ko hiru tanketan banatuta; orduko 800.000 Nm3-ko igortze-ahalmena (metro kubiko normalak, orduko), eta metano-ontziak hartzeko gehienez 270.000 m3-ko ahalmeneko pantalana.

Bahía de Bizkaia Gas-k  840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

Instalaziora azken bisita 2024/06/26an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.

 

 

 

 

Gehiago jakin

ACIDEKA

Acideka, etengabeko ikerketa ura tratatzeko

ACIDEKAk produktu kimikoak eskaintzen ditu era guztietako bezeroentzat: automozioaren sektorea, elikadura-sektorea, e.a.

ACIDEKAren presentzia oso garrantzitsua da edateko urak eta hondakin-urak tratatzeko sektorean. Acidekak edateko uren eta hiriko nahiz industrietako hondakin-uren araztegietan behar diren produktu guztiak ditu. Urak tratatzeko Espainiako eta herrialde mugakideetako enpresa nagusiak ACIDEKAren bezeroak dira.

Aluminio sulfatoa, aluminio polikloruroa eta kloruro ferrikoa bezalako produktuek uretan dauden suspentsioko partikulak pilatu eta hondoan geratzea errazten dute; horrela, dekantazio edo iragazte prozesuen bitartez ur garbia eta kristalinoa lortzen da.

Ur hori, ondoren, kloroarekin edo sodio hipokloritoarekin tratatzen da, desinfektatzeko eta birusak, bakterioak eta bestelako mikroorganismoak kentzeko, gizakiok kontsumitzeko egokia izan dadin.

ACIDEKAk biltegiratzen eta uraren araztegiei banatzen dizkien produktuei esker, iturrian edateko ura eduki dezakegu eguneko edo gaueko edozein ordutan eta nahi dugun kopuruan. Baliteke pertsona askok hori kontuan ez izatea, baina zibilizazio modernoaren aurrerapen handienetariko bat da.

ACIDEKA-k Europar Batasuneko segurtasun-maila handienari buruzko 840/2015 EDko eskakizunak bete behar ditu. Instalazioko larrialdi-planak Eusko Jaurlaritzarekin batera koordinatu dira Segurtasun Txostena entregatuta. Instalazioa ikuskatzeko azken bisita 2024/07/8an egin zen. Horri buruzko informazio guztia Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.

ACIDEKA-k konpromisoa du kokapenari dagokionean neurri egokiak hartzeko betebeharra betetzeko, larrialdi-zerbitzuekin harremanetan jartzea barne, istripu larria gertatzen den kasuan jarduteko eta efektuak ahalik eta gehien murrizteko.

Gehiago jakin

Aceros Inoxidables Olarra, Orpheus saria OPR Fundazioaren Nazioarteko XXIII. Kongresuan

Seguir leyendo >

Petronor

Petronorrek 8,5 milioi euroko inbertsioa egin du kontrol-gela berria egiteko

Seguir leyendo >

Electroquímica de Hernani

Seguridad KIMIKAk eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak larrialdi kimikoko sirenen simulakroa egingo dute urtarrilaren 31n, asteazkenean, Hernanin

Seguir leyendo >

Larrialdiaren aurreko segurtasunaren 5 topak

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.