Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen (uztailaren 11koa) 10. artikuluaren arabera, honako datu hauek zure esku jartzen ditugu:
AVEQ-KIMIKAk Bilbon du egoitza, On Diego Lopez Haroko Kale Nagusiko 53. zenbakian.
www.seguridadkimika.eus web gunean, larrialdi kimikoaren aurreko segurtasunaren eta prebentzioaren inguruko informazioa aurki dezakezue.
PRIBATUTASUN-POLITIKA
Izaera Pertsonaleko Datuak Babestearen inguruko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (NDBLO) ezarritakoari jarraiki, erabiltzaileari jakinarazten diogu berak emandako datu guztiak AVEQ-KIMIKAk sortutako eta haren erantzukizunpean mantendutako fitxategian sartuko direla.
Datu pertsonalak beti ezkutuan gordeko dira; horrela, datuak soilik erabiliko dira eskainitako zerbitzuak kudeatzeko, egindako eskaerak artatzeko, administrazio-eginkizunetarako nahiz informazio teknikoa, komertziala edo publizitatezkoa bide arruntean edo modu elektronikoan bidaltzeko.
Datuak zuzentzeko, ezerezteko edo horien aurka jotzeko eskubideak egikaritzeko, helbide honetara idatzia bidali behar da: kaixo@seguridadkimika.eus
ERANTZUKIZUNAK
AVEQ-KIMIKAk ez du izango foroetan, sare sozialetan edo beste edozein bidetan gordetako informazioaren edo edukien gaineko erantzukizunik, hirugarrenek prestatzailearen web orrian modu independentean edukiak argitaratzen badituzte.
Baina, kontuan izanik Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legeko 11. eta 16. artikuluak, AVEQ-KIMIKAk konpromisoa hartzen du estatuko edo nazioarteko legedia, hirugarrenen eskubideak edo morala eta ordena publikoa kalte edo urratu dezaketen edukiak erretiratzeko edo, hala behar izanez gero, blokeatzeko.
Modu berean, enpresa ez da internautaren ordenagailuan instalatutako softwarearen akatsak edo konfigurazio okerrak medio sortutako kalte-galeren erantzule izango. Erabiltzailea Internetera konektatzean gertatutako edozein gorabehera tekniko edo akatsaren erantzukizunik ez du izango enpresak. Web gunera sartzean etenik edo akatsik ez izatea ez da bermatzen.
Halaber, AVEQ-KIMIKAk eskubidea izango du web orrian duen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edota kentzeko nahiz hori konfiguratzeko edo aurkezteko, edozein unetan, horregatik inolako erantzukizunik izan gabe.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
AVEQ-KIMIKA da publikazio digitalaren softwarearen gaineko eskubide guztien jabea nahiz bertan sartutako edukien inguruko jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideen titularra, izaera publikoko produktuen eta zerbitzuen gaineko eskubideak kenduta, horiek ez baitira enpresarenak.
Web gune honetan argitaratutako materiala ezingo da erreproduzitu, kopiatu edo argitaratu AVEQ-KIMIKAren idatzizko baimenik gabe.
Aipatutako enpresa guztiak AVEQ-KIMIKAk ordezkatutako sozietateak dira, eta soilik www.SeguridadKimika.eus web gunean agertzen dira, informazioa hedatzeko helburuarekin. Jabe horiek beren informazioa aldatzeko edo kentzeko eskaera egin dezakete.
APLIKA DAITEKEEN LEGEA ETA JURISDIKZIOA
Honako baldintza orokor hauek Espainiako legediak eraentzen ditu. Web gunearekin edo bertan garatutako jarduerarekin loturiko gatazkaren bat gertatuz gero, eskumena Bilboko Epaitegiena izango da, eta erabiltzaileak alde batera utziko du hari egokitu litzaiokeen beste edozein foru.
COOKIE-POLITIKA
AVEQ-KIMIKAk bere kontura edo neurtzeko zerbitzuak emateko kontratatutako hirugarren baten kontura, cookie-ak erabil ditzake erabiltzailea web gunean dabilenean. Cookie-ak nabigatzailera web zerbitzu baten bidez bidalitako fitxategiak dira; horien zeregina da erabiltzaileak nabigazio-denboran egindako jarduerak erregistratzea.
Erabilitako cookie-ak erabiltzaile anonimoarekin eta haren ordenagailuarekin soilik lotzen dira, eta ez dute erabiltzailearen inguruko datu pertsonalik berez ematen.
Cookie-ak erabilita, web-aren zerbitzariak erabiltzaileak erabilitako web nabigatzailea ezagutu dezake, nabigazioa errazagoa izan dadin. Halaber, cockie-ak erabiltzen dira audientzia eta trafikoaren parametroak neurtzeko eta prozesua eta sarrera-kopurua kontrolatzeko.
Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak jasoko dituela abisatzeko eta haren ekipoan instalatzea galarazteko moduan. Mesedez, kontsultatu nabigatzailearen jarraibideak eta argibideak informazio gehiago izate aldera.
Web gunea erabiltzeko, ez da beharrezkoa web gunera bidalitako cookie-ak instalatzeko baimena ematea erabiltzaileak edo haren izenean ari den hirugarren batek; dena den, beharrezkoa izan daiteke erabiltzaileak era horretan saioa hastea aurrez erregistratzea eskatzen duen zerbitzu bakoitzean.
Edonola ere, cookie-ak aldi baterakoak dira, ondoko transmisioa eraginkorragoa izateko helburu bakarrarekin. Cookie-ak inola ere ez dira erabiliko izaera pertsonaleko informazioa jasotzeko.