Larrialdi kimikoko sirenen aktibazioa Euskadin, 2022ko ekainaren 3an, 6an eta 7an. Badakizu nola jokatu soinu berezi hau entzuten baduzu?
Gure industria kimikoak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzearren, AVEQ-KIMIKAk, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren lankidetzarekin batera, Euskadin larrialdi kimikoko sirenak aktibatzeko segurtasun-protokoloa berriz abian jarri du. Proba tekniko hau gure industrien errutina seguru eta etengabearen barruan sartzen da; beraz, lasai egon alarma entzuten baduzu.
Larrialdi kimikoko sirenak ekainaren 3an, 6an eta 7an aktibatuko dira Euskadiko hainbat udalerritan: Hernani, Muskiz, Santurtzi, Punta Luzero eta Lantaron. Zona horietako batean bizi bazara edo lan egiten baduzu, kalean bertan dauden informazio-panelak ezagutzera hurbil zaitezke; hemen sakatuta jakin dezakezu non dauden.
Aukera ederra da sirenek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko nahiz inguruko egoiliarrei eta langileei beren burua nola babestu eta larrialdi kimiko baten aurrean nola jokatu behar duten ezagutzera emateko, soinu bereizgarri hori ezagutzen ikasteaz gain.
Hona hemen 2022ko ekainean noiz egingo diren aktibazioak:
EKAINAK 3, OSTIRALA
10:00, Hernani
EKAINAK 6, ASTELEHENA
10:00, Muskiz, Abanto – Zierbena Zierbena
11:00, Santurtzi, Getxo, Portugalete eta Zierbena
11:30 Punta Luzero
EKAINAK 7, ASTEARTEA
11:00, Lantarón
Praktikatu nahi duzu? Honela jotzen du larrialdi kimikoko sirena batek:
ALERTA-ABISUA
Alertaren berri sirena baten bidez emango da. Minutu bateko hiru seinale errepikatuko ditu, bost segundoko isiluneekin.
Isiltasuna 5s Isiltasuna 5s
1 min 1 min 1 min
ALERTAREN AZKEN ABISUA
Alertaren amaiera sirenaren seinale jarrai batekin iragarriko da, 30 segundotan zehar.