Zuk erabakiko duzu web honek zer cookie-mota erabiliko dituen. Aukera eginda, sakatu “cookieen konfigurazio gorde”.
Petronorrek kontrol-sistema berria du 2018. urte honetan, instalazioko gune kritikoak bistaratzeko eta zirkuitu itxiko irrati- eta kamera-sistemak ikuskatzeko aukera ematen diona. 8,5 milioi euro bideratu ditu instalazio hauen segurtasuna hobetuko duen teknologiaren eraberritze horretara. Kontrol-gela horretatik, langileek instalazioaren gune kritikoak ikus ditzakete pantaila bidez. Iturria eta informazio gehiago Petronorren webgunean.
TEPSAk energia sortzeko eta biltegiratzeko sistema bikoitza jarri du Bilboko terminalean, baliabideen zentzuzko erabilera sustatzeko helburuz. Instalazio berri horrek eguzki-panelak eta ekipo elektrogenoa, batetik, eta, bestetik, energia hori biltegiratzen duen bateria-ekipoa konbinatzen ditu, energia hori gero erabili ahal izateko. Tepsaren kalkuluen arabera, erregaiaren % 33 aurreztuko du sistema horri esker. Tepsari buruz gehiago jakin nahi...
Ostegun honetan, azaroaren 23an, 11:00etan, Euskal Herriko kimika-sektoreko enpresen elkartea den AVEQ-KIMIKAk, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin elkarlanean, Seguridad KIMIKA aurkeztu du; hau da, industriak segurtasunaren eta autobabesaren inguruan egin duen proiektua. Aurkezpen-lanak honako hauek egin dituzte: Izaskun Astondoa Sarríak, AVEQ-KIMIKA Enpresa Kimikoen Bizkaiko Elkartearen lehendakariak; Iñaki Inoriza Aizpuruak, Segurtasun Saileko Larrialdiak...
Astelehen honetan, simulazioak egiten hasiko dira larrialdi kimikoaren kasuan aktibatzen den sirena duten herrietan; besteak beste, honako hauetan: Hernani, Muskiz, Abanto eta Zierbena, Zierbena, Getxo, Santurtzi, Portugalete eta Lantaron. Eusko Jaurlaritzaren eta SOS Deiaken arteko eta enpresa horien konpromisoari esker, simulazio horien bitartez herri horietako bizilagunei lagunduko zaie sirena horien soinuak ezagutzen eta bereizten. Ihes...
Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?
Harpidetu zaitez gure newsletterrera.