Jakin ezazu nola babestu zeure burua larrialdi kimiko bat gertatuz gero. Sirenak aktibatuko dira Euskadiko hainbat udalerritan
AVEQ-KIMIKA-k, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin lankidetzan, ezinbesteko protokolo bat abian jarri du, denak behar bezala funtzionatzen duela ziurtatzeko. Ekainaren 14, 15 eta 16an, Euskadiko hainbat udalerritan larrialdi kimikoko sirenek joko dute. Aktibatze honen bidez, bi helburu lortuko dira: sirenen funtzionamendua egiaztatzea, eta bizilagunei edo zonalde hauetako langileei sirena honen berezko hotsa ezagutzera ematera, eta baita euren buruak nola babestu jakinaraztea ere, ezaugarri hauetako larrialdi bat gertatuz gero.
Nobedade bezala, aurten, AVEQ- KIMIKAk, Seguridad KIMIKAko gainontzeko parte-hartzaile eta laguntzaileekin lankidetzan, udalerri hauetan, kalean bertan ikusgai dauden informazio kartelak aldatu ditu. Panel hauek, euskaraz zein gazteleraz, larrialdi kimiko bat gertatuz gero, nola jardun behar dugun aditzera ematen digute eta horrez gain, oraingo honetan, ikusmen minusbaliotasuna dutenentzat lokuzio bat barne hartzen dute, QR kode baten bidez erabilgarri.
PANELES INFORMATIVOS SEGURIDAD KIMIKA EUSKADI | |||
Municipio | Localización | Coordenadas UTM | Street View |
Abanto | Ambrosio de los Heros Hiribidea, 39 (Las Carreras). Junto a la parada de Bizkaibus | X: 492078.916 | Enlace al mapa |
Y: 4796248.999 | |||
Zierbena | Barrio de El Puerto, entre la Cofradía de Pescadores y las campas Puerto de Zierbena | X: 493691 | Enlace al mapa |
Y: 4799979 | |||
Muskiz | Cercano al Centro de Salud y a la casa de cultura | X: 490445.263 | Enlace al mapa |
Y: 4796575.499 | |||
Lantaron | Calle Ayuntamiento, 4. Junto acceso a Polideportivo Municipal | X: 501.698 | Enlace al mapa |
Y: 4.729.229 | |||
Polígono Industrial Lantarón, Calle Omecillo s/n. Situado en el cruce con la A-2122. | X: 500290.033 | Enlace al mapa | |
Y: 4730689.873 | |||
Calle Ayuntamiento, 2. Acceso principal al Ayuntamiento de Lantarón | X: 501.575 | Enlace al mapa | |
Y: 4.729.222 | |||
Hernani | Barrio Zikuñaga | X: 43.260065 | Enlace al mapa |
Y: -1.967081 | |||
Portu | X: 43.262438 | Enlace al mapa | |
Y: -1.973504 |
112- SOS DEIAK telefono zenbakiak gogoratzen du, halaber, bere aplikazio ofizialak 112 INVERSO zerbitzua ere eskuragarri duela, zeinek aplikazioari larrialdizko abisuak bidaltzeko aukera ematen dion, kokapenaren arabera segmentatuta, larrialdi bat gertatuz gero.
Hona hemen 2021eko ekainaren aktibazioen ordutegiak:
ASTELEHENA, HILAK 14
10:00 Muskiz, Abanto – Zierbena, Zierbena.
11:00 Santurtzi, Getxo, Portugalete, Zierbena.
11.30 Punta Luzero.
ASTEARTEA, HILAK 15
10:00 Lantarón.
ASTEAZKENA, HILAK 16
10:00 Hernani.
Abisu akustikoen deskripzioa:
- Alerta hasiera: honako uhin-soinua entzungo da eta ondoren isilunea
- Alerta amaiera: soinu laua eta jarria entzungo da 30 segundoz
Zer egun larrialdi kimiko baten aurrean?