FAQs

Nolakoa da larrialdiko sirena baten soinua?

Alerta-abisua.

Alertaren berri emateko, sirena jarriko da abian, eta minutu bateko hiru seinale emango ditu, bost segundoko isiluneekin.

Alertaren amaierako abisua.

Alerta amaitu dela adierazteko, 30 segundoz joko du sirenak etenik gabe.

Zerrenda horretako udalerri guztiek badituzte biztanleriarentzako alarma-sirenak?

Ez. Sirenak soilik daude istripu baten ondorioz gas-lainoak edo lurrun toxikoak izan daitezkeen egoeretarako; gainerako egoeretarako (leherketak edo suteak), ez dira beharrezkoak.

Sirenak dituen instalazio baten ondoan aurkitzen bazara, tarteka horien simulakroak egingo dira, behar bezala funtzionatzen duten jakiteko. Dena den, horien berri aldez aurretik emango zaizu.

Larrialdi kimikoa gertatuz gero, zer hartzen da HURBILeko eta zer URRUNeko lekutzat?

Kanpoko Larrialdi Planetan, beti aipatzen ditugu ZI (Esku hartzeko Zona) eta ZA (Alerta Zona), larrialdi kimikoaren eragina izan dezaketen espazioak adierazteko. HURBIL gerta daitezkeen arriskuez ari garenean, ZI aipatzen dugu eta URRUN gerta daitezkeenez ari garenean ZA. Bi muga horiek kaltetutako enpresek ez ezik, Segurtasuneko langileek eta tokiko agintariek ere ezagutzen dituzte. Larrialdi kimikoa gertatzen bada, ingurunea mugatu eta dagozkion abisuak emango dira gure segurtasuna babesteko.

Zer da SEVESO araudia?

Gai hori arautzen duen Europako zuzentarau-multzoak izen hori hartzen du. 1976. urtean, Italiako herri batean istripu bat gertatu zen lantegi batean, eta herri horren izena SEVESO da. Plangintza egokirik ez zegoenez, gertaera oso larria izan zen. Zorionez, ez zen hildakorik izan, baina kutsadura izugarri zabaldu zen, eta milaka behi hil behar izan ziren.

Zeintzuk dira 840/2015 EDko eskakizunak?

840/2015 Errege Dekretuak 2012/18 Europar Zuzentaraua ezartzen du, eta, bertan, industria-segurtasunari dagokionean, nazioarteko eskakizunik handiena jasotzen da. Soilik Dekretu hori betetzeko betebeharra dute instalazio jakin batzuek, hots, tamaina dela-eta, istripua izan dezaketenek eta nolabait eragina izan dezaketenek bizilagunak bizi diren guneetan edo inguruetako beste instalazio industrialetan.

Euskadiko zein herri daude sartuta arrisku horietatik eratorritako planetan?

Era horretako planak soilik instalazio-mota batzuentzat izaten dira. Une honetan, eragina duten euskal enpresak udalerri hauetan daude:

Bizkaia: Loiu, Zierbena, Santurtzi, Barakaldo, Ajangiz, Galdakao, Muskiz, Ermua, Sondika

Araba: Rivabellosa, Lantaron, Iruña Oka, Laudio, Amurrio, Salcedo

Gipuzkoa: Usurbil, Hernani

Seguridad Kimikak badu komunikatzeko beste biderik?

Bai, Seguridad KIMIKA hedatzeko lana euskarri ezberdinen bitartez egiten da. Digitalean, edukiak honako hauen bitartez argitaratzen dira: TwitterFacebook eta Youtube. Halaber, e-maila badu: kaixo@seguridadkimika.eus

Zer da Seguridad Kimika?

AVEQ-KIMIKAk, euskal kimika-sektoreko enpresen elkarteak, SOS Deiak-ekin batera, abian jarritako informazio-proiektua da Seguridad KIMIKA. Proiektuaren helburua da arriskuak ezagutzera ematea eta industria-arloko istripuaren aurrean nola jokatu behar den erakustea.

Zer dira eroanbideak edo rack-ak?

Hoditeria itxien multzoa da, likidoak puntu batetik bestera eramateko erabiltzen dena. Produktu kimikoak edo erregaiak eramateko modurik seguruena da, instalazioen barruan edo instalazio batzuetatik beste batzuetara; izan ere, eroanbideek edo hoditerien rak-ek ez dute ibilgailuetan zamalanak egitea eskatzen.

Euskadiko zein herri daude sartuta arrisku horietatik eratorritako planetan?

Era horretako planak soilik instalazio-mota batzuentzat izaten dira. Une honetan, eragina duten euskal enpresak udalerri hauetan daude:

Bizkaia: Loiu, Zierbena, Santurtzi, Barakaldo, Ajangiz, Galdakao, Muskiz,

Álava: Ribabellosa, Lantarón, Iruña de Oca, Llodio, Amurrio,

Gipuzkoa: Usurbil, Hernani

Larrialdiaren aurreko segurtasunaren 5 topak

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.