Komunikazioa

Gaurkotasuna

Exolum nagusi da biodibertsitatea kontserbatzen bere instalazioetan

Exolum energia-azpiegituretan espezializatutako enpresa bat da, eta paper garrantzitsua betetzen ari da bere instalazioetan biodibertsitatea kontserbatzeari dagokionean. Iraunkortasunarekin konprometituta dago; izan ere, ingurumena eta inguruko naturguneak babestea lehenesten duen estrategia garatzen du.

SEO BirdLife-rekin lankidetzan eta Europar Batasunaren babesarekin, Exlumek erronka espezifikoa du aurrean; hau da,  “panpa-lezka” (Cortaderia selloana) bezala ezagutzen den landarearen hedapena kontrolatzea, Santurtzin dituen instalazioetan, Bilboko portuan. Lankidetza hori Arku Atlantikoan Cortaderia selloana landareari aurre egiteko abian jarritako ekintzen barruan sartzen da.

Proiektuaren helburua da espezie inbaditzaile hori desagerraraztea nahiz landarediarekin  tratatutako espazioak naturalizatzea. Exolumek Bilboko portuan lan egiten du, eta Santurtzi eta Zierbenako portu-eremuetan itsas terminal bat eta solteko gai energetikoak biltegiratzeko bi terminal ditu. Ingurunea eta biodibertsitatea babesteko konpromiso argia du.

Terminal horiek 322,000 metro kubiko hartzen dituzte guztira, eta Espainiako geografia osoa biltzen duten 4.000 kilometrotik gorako hodiko banaketa-sare batera konektatuta daude.

Larrialdiaren aurreko segurtasunaren 5 topak

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.