Euskadin larrialdi kimikoko sirenak aktibatuko dira azaroaren 22, 23 eta 24an. Ba al dakizu zer egin soinu berezi hau entzuten baduzu?
AVEQ-KIMIKAk, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin lankidetzan, segurtasun arloan ezinbestekoa den protokoloari heldu dio berriz: Euskadin larrialdi kimikoko sirenak aktibatzea. Protokolo hori errutina seguru eta etengabean hartzen du parte, helburu zehatz batekin: gure industria kimikoan denak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzea. Lasai egon ez baduzu entzuten, proba tekniko bat besterik ez da.
Azaroaren 22, 23 eta 24an, Euskadiko hainbat udalerritan larrialdi kimikoko sirenak entzungo dira. Hura aukera ezin hobea da bertako biztanleei eta langileei norberak bere burua nola babestu behar duen ezagutzera emateko, ezaugarri hauetako larrialdi bat gertatuz gero eta baita soinu berezi hau ezagutzeko aukera eman ahal izateko ere.
Muskiz, Abanto – Zierbena, Zierbena, Santurtzi, Getxo, Portugalete, Lantaron edo Hernanin bizi zara edo lan egiten duzu? Zatoz kalean bertan kokatutako informazio panelak ezagutzera, ikusi non dauden kokatuta hemen. Zurengandik gertu eta eskuragarri daude irakur ditzazun eta entzun ahal izango dituzu QR kodearen bidez, urte osoz!
Hauek dira 2021eko azaroaren aktibatzeen ordutegiak:
ASTELEHENEA, HILAK 22
10:00etan Muskiz, Abanto – Zierbena, Zierbena.
11:00etan Santurtzi, Getxo, Portugalete, Zierbena.
11.30ean Punta Luzero.
ASTEAARTEA, HILAK 23
10:00etan Lantaron.
ASTEAZKENA, HILAK 24
10:00etan Hernani.
Praktikatu nahi duzu? Horrelakoa da larrialdi kimiko baten sirena:
Alerta abisua
Alerta sirena baten bitartez iragarriko da; minutu bateko iraupena izango duten hiru seinale errepikatuko ditu bost segundoko isilunea tarteko dutela.
1 min
Isilunea 5s
1 min
Isilunea 5s
1 min
Alertaren amaiera-abisua
Alertaren amaiera 30 segundo iraungo duen sirena-seinale jarraitu bidez iragarriko da.
30s