Repsol LNG, erregai eraginkorra eta CO₂ isuriak murrizteko aukera
Zierbenako Repsol LNG (Gas Natural Likidotua) instalazioak garraioaren sektorearentzako irtenbide eraginkorra eta iraunkorra eskaintzen du erregaiaren aldetik, bai itsas sektorean, bai lurreko garraioan edo baita energiaren sorkuntzan ere.
Gas natural likidotua egiteko, gas naturala tenperatura oso baxuetan (-160°C inguru) hozteko prozesu batetik igarotzen da likido-egoeran jartzeko (likidotze-prozesua), eta konpaktatu egiten da, errazago garraiatzeko eta biltegiratzeko, prozesu horrek bolumena 600 aldiz murrizten baitu, espazioa optimizatuz.
Ingurumen-onuren aldetik, erregai hori itsas garraioan erabiltzen diren alternatibekin alderatuta, CO2 isuriak %20 murrizteko eta sufre dioxidoarenak (SO2), nitrogeno dioxidoarenak (NO2) eta partikulenak ia erabat ezabatzeko gai da.
Repsol GNLk 840/2015 EDko eskakizunak bete behar ditu; hau da, Europar Batasuneko segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdi-planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun-txostena emanda. Horri buruzko informazio guztia Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.
Instalaziora 2023/11/13an egin zen azken ikuskapen-bisita. Horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailarekin.