Zure leihoak, zure ispiluak zure ibilgailuaren haizetakoak Guardian Llodion egiten dira
Guardian Llodio Guardian Industries Corporation-en zatia da, beiraren ekoizlerik eta transformadorerik handienarena. Guardianek arkitektura eta automozioko industriarentzat produktu-sorta zabala ekoizten eta hornitzen du, eta eginkizun garrantzitsua betetzen du eraikuntzako materialen negozioan.
Guardian Llodion 500 pertsona baino gehiagok egiten dute lan, eta urtean 180.000 tona beira eta milioi bat haizetako ekoizten ditu.
Guardian Llodio enpresan margotutako 15 beira-mota ezberdin baino gehiago egiten dira (autoen beirak eta leihoetako kristalak). Gainera, automobil-lerroan 17 produktu ezberdin alda ditzake aldi berean.
Ingurumena enpresaren arreta-gune garrantzitsuenetarikoa da. Guardian Llodiok prozedura onenak bilatzen ditu, ingurumena %100 errespetatzen duen enpresa izate aldera.
Halaber, pertsonek osatzen dute gehien baloratzen dugun baliabidea. Babesteko, edozein arrisku arintzen eta kentzen ahalegintzen gara bereziki.
Guardian Llodiok 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Instalaziora azken bisita 2016/02/18an egin zen. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.
Guardian Llodiok kokalekuan behar bezalako neurriak hartzeko betebeharra du, larrialdiko zerbitzuekin harremanetan jartzea barne, istripu larriaren kasuan jardute eta ondorioak ahalik eta gehien murrizte aldera.
Guardian Llodio-k 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.
Instalaziora azken bisita 2024/02/12an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.