Dena ezin hobeto joateko Kimika
General Química banku-erakunde handiak eta industria-enpresak XX. mendearen erdi aldera batzearen ideien enpresa-emaitza da. 2015. urteaz geroztik, Grupo Dynasol-en barruan dago.
General Químicak pneumatikoen merkaturako bulkanizazio azeleratzaileak ekoizten eta merkaturatzen ditu. Kautxu naturalei eta sintetikoei gehitutako produktu horiei esker, pneumatikoak milaka kilometrotan erabil daitezke, beroarekin desegin edo hotzarekin hautsi gabe. Gainera, produktu horiek honako hauetarako ere erabiltzen dira: gomazko hoditeriak eta mahukak, estalkiak, latex artikuluak, oinetakoen zolak, e.a. Bezero ezagunen artean Michelin, Goodyear, Continental, Bridgestone eta Pirelli aurki ditzakegu.
Halaber, produkzio kimikoaren espezialitateetan, meatzaritza-sektorearekin egiten du lan, zurraketarekin, hondakin-uren tratamenduarekin edo laborantzen tratamendurako eta babeserako agrokimikoekin.
General Química-k 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.
Instalaziora azken bisita 2020/02/26an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.