Komunikazioa

Gaurkotasuna

Bakelite Synthetics enpresak #ZeroBidean saria jaso du lan-segurtasunarekiko duen konpromisoarengatik

Apirilaren 26an Bilbon egindako ekitaldi hunkigarri batean, Mutualiak Bakelite Synthetics saritu zuen laneko arriskuen prebentzioan lan nabarmena egiteagatik. #ZeroBidean saria langileen segurtasun eta osasunarekiko konpromiso apurtezina erakutsi duten enpresei ematen  zaie.

 

Bakelite Synthetics enpresako Angel L. Moranek (siter leader-a) eta Monica Garcia Adunak (EHS managerra) jaso zuten saria Mutualiako zuzendari kudeatzailea den Ignacio Lekunberri Hormaetxearen eskutik. Enpresak ereduzko estandarrak ezarri ditu industrian, eta segurtasuna txertatu du haren operatibako alderdi bakoitzean.

 

Segurtasuna balio korporatiboetan sartzetik hasi eta kontzientziazio-kanpaina erregularretaraino (tartean, “Salbu nago; izan ere,…” ezaguna), Bakelite Synthetics enpresak segurtasun-kultura sustatu du. Gainera, arriskuak identifikatzen eta arintzen ahalegindu dira, erakundeko maila guztiak inplikatuz, “Segurtasuna denok gara” lelopean.

 

Mutualiak irizpide zorrotzak saritzen ditu, eta horien barruan sartzen dira urteko intzidentzia-tasa baxua eta gainbehera egiten duena, istripu larririk edo hilgarririk ez izatea eta prebentzioa kudeatzeko sistema sendoa. Bakelite Synthetics erreferentea da laneko ezbehar-tasaren murrizketan, eta gogor lan egiten du zero istripu lortzeko.

Larrialdiaren aurreko segurtasunaren 5 topak

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.