Komunikazioa

Gaurkotasuna

AVIAk %20 igo du bere merkatu kuota eta Espainiako petrolioko bosgarren operadore bilakatu nahi du

AVIAk komunikatu baten bidez jakinarazi duen bezala, Donostian egoitza duen konpainiak 2017. ekitaldian %20 igo du bere merkatu kuota Espainian. 2016ko emaitza positiboaren ondoren, fakturazioan Gipuzkoako bigarren enpresa bilakatu zenean, iaz enpesa nabarmen zabaldu zen, eta azpimarratzeko emaitzak lortu zituen bere lehiakideen aurrean:

  • saldutako erregai tonei dagokienez, %22 hazi da, merkatu nazionala, berriz, %2.
  • zerbitzu gune kopuruari dagokionez, 180era iritsi da, alegia; Espainiako batezbesteko baino %6,5 gehiago.
  • Club AVIA klubaren bazkide kopuruari dagokionez, bazkideen kopuruak gora egiten jarraitzen du eta une honetan 280.000 bazkide baino gehiago ditu.
  • eta merkatu kuotaren arabera, bere presentzia eta jarduerak %20 egin dute gora, Espainiako merkatu osoaren %3,07ra iritsiz.

 

Horrez gain, Esergui Gipuzkoako operadorearen enpresak bere sare geografikoa zabaldu du eta bestelako zonaldetan kokatu da, esaterako, Errioxa, Asturias eta Gaztela-Mantxa. Nahiz eta konpainiaren eragin gune nagusia iparraldean mantendu, bereziki Zierbenako Terminal inguruan, Bilboko Portu Autonomoan instalatuta, estazio kopuru handiena Euskal Herrian, Nafarroan, Kantabrian, Errioxan eta Burgosen ditu.

Sarea zabaldu izanarekin batera beste berri on bat aipatu behar da: 2017an ikuskatutako estazio guztiek Aenor konpainiaren  UNE 17500 arauaren arabera,  Merkataritza Kalitateko Zerbitzu ziurtagiria lortu dute, bezeroarenganako arretarako zerbitzu bikaina izategatik.

Hala ere, AVIAk oraindik urrunago iritsi nahi du eta 2021. urterako gure herrialdeko petrolioko bosgarren operadore eta petrolioa fintzen ez duen lehengo bilakatzeko helburua dauka.  Ontzat eman duen Estrategia Planak (2017-2021) ematen ari den enpresa urratsak eta jarduerak zuzentzen ditu. Aitor Egurrola AVIAko zuzendari nagusiaren esanetan, Estrategia  Plan hau (2017-2021) “asmo handiko” plana da eta “enpresa guztiak partekatuta”, zein “hura betetzeko gogor lan egiteko prest dagoena”. “Konpainia txikia gara, baina helburu handiekin” adierazi du.

Plan zorrotzean eta geldiezinean, besteak beste, honako helburu aurki ditzakegu: gaur egun dituzten 180 zerbitzu gunetatik 500era iristea, eta baita banatutako erregai litro kopurua bikoiztea ere. Gasozentroei dagokienez, AVIAK aurten ere horien hazkuntza estrategikoa aurreikusi du. Konpainiak Espainiako merkatuaren %75eri zerbitzua eskaintzen dio bere 25 gasozentroekin eta, bere sarea sendotu eta banaketa logistikoa sustatu nahi du.

Era berean, industria, nekazaritza eta berokuntzarako gasolio banaketa AVIAko jardueraren eta Estrategia Planaren oinarrietako bat da, eta Espainian zerbitzu ildo honen buruzagi bilakatu nahi du. 2017an, bi lehiaketa publiko irabazi zituen Renfe eta Correos konpainietarako gasolio hornitzaile ofizial gisa, eta horrez gain, iazko zifrak %8 igo ditu, bolumen marka guztiak hautsiz, 273 milioi litroekin.

CORESek erregistratutako datuen arabera, hots; hidrokarburoen sektoreko estatistika informazioaren erreferentea, 2017an konpainiak “bere historikoa emaitzarik hoberenak lortu ditu”.

Larrialdiaren aurreko segurtasunaren 5 topak

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.