AVEQ-KIMIKA eta Seguridad KIMIKA konpainiek Iberquimia Bilbao foroa zabalduko dute
Hurrengo asteazkenean, urriak 28, Iberquimia Bilbao foroa antolatuko da, alegia; Estatu osoko industria kimikoarentzat oso garrantzitsua den topaketa bat. Hura Covid-19 pandemiaren prebentzio neurri guztiekin antolatuko da, Bilbao Exhibition Center (BEC) gunean. Elkarrizketa, eztabaida eta lankidetza gune bat enpresa eta elkarteentzat, eta sektore honekin lotutako proiektuentzat. Bertan, halaber, IberQuimia 2020 Sariak ere entregatuko dira.
Luis Blanco Urgoiti aurkezpen-lanez eta ongietorria emateaz arduratuko da, hots; AVEQ- KIMIKA-ko Idazkari Nagusia. Elkarte honek Euskadiko sektore kimikoaren 130 enpresa baino gehiago ordezakatzen ditu; eta horietatik, hogeita hamar inguru Seguridad KIMIKA informazio eta hedapen proiektuaren aitzindariak dira.
IberQuimia 2020 foroan parte hartu nahi baduzu, hauxe da programa. Esteka honen bidez egin daiteke.