Komunikazioa

Gaurkotasuna

Aceros Inoxidables Olarra, Orpheus saria OPR Fundazioaren Nazioarteko XXIII. Kongresuan

OPR (Ocupational Risk Prevention) fundazioak bere XXIII. Nazioarteko Kongresua ospatu du Bilboko Guggenheim museoan. Bertan, urtero bezala, Orpheus bere saria banatu du; aurten, Aceros Inoxidables Olarra S.A. saritu du, enpresa osasuntsu izatearekin batera Lan Arriskuen Prebentzioarekiko bere konpromisoa aitortuz.

Aceros Inoxidables Olarra, 1955ean hasi zen altzairuak fabrikatzen. Bere goi mailako teknologia eta kalitate iraunkorraren bermea kontuan hartuta, enpresa bere sistemak etengabe berritzen ari da, guztiz lehiakorra den industria bati zerbitzua emateko. Hasieratik, Aceros Olarra egunez egun gizartearen beharrekin egokitutako produktuak eskaintzeko ahaleginetan dabil, betiere segurtasun estandar onenak eta lan arriskuen prebentzioa bermatuz.

Lourdes Íscar Osalaneko Zuzendari nagusiaren eskutik jaso zuen saria.

Informazio gehiago Aceros Olarraren gaurkotasuna atalean

Larrialdiaren aurreko segurtasunaren 5 topak

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.