Komunikazioa

Gaurkotasuna

112-SOS Deiak-ek eskuragarriagoa den app berri bat kaleratu du

Estefanía Beltrán de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun kontseilariak Txurdinagako Larrialdi Koordinaziorako Zentroan larrialdietarako app berri bat aurkeztu du.

APP beri hau guztion eskura dago eta, horrez gain, 112-SOS DEIAK Koordinazio Zentroarekin erraz eta zuzenean konektatzeko aukera emango die entzuteko edo hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonei.  Horiek grafikoen eta txat baten bidez komunikatu ahal izango dira, hartara, kaltetutakoek dagokion informazioa eman ahal izango diote larrialdietarako zentroari.

Horrez gain, app berri honi esker 112 telefonora deitu daiteke botoi bat bakarrik sakatuta, eta baita GPS seinalea bidali ere, zerbitzua Smartphone-an aktibatuta badago. Erreminta hori funtsezkoa da bereziki trafiko istripuetan, mendi bilaketetan, edo minusbaliotasunak dituzten pertsonengan, etab.; egoera horietan, kokapen zehatza lortzea aurre egin beharreko zailtasun erantsia izaten baita.

112-SOS DEIAK app Android eta iOS sistemetan deskargatu daiteke eta euskaraz zein gazteleraz ikus daiteke.

Larrialdiaren aurreko segurtasunaren 5 topak

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.