Komunikazioa

Gaurkotasuna

TEPSAk eguneratuagoa eta intuitiboagoa den web gune berri bat kaleratu du

Beti bezala, berrikuntzaren eta etorkizunaren aldeko apustua eginez, TEPSAk, ontziratu gabeko likidoak jasotze, biltegiratze eta birbidaltze lanetan buruzagia den konpainia, bere irudia erabat aldatu du eta  web berri korporatiboa kaleratu du. Responsive diseinua duen web gune bat da eta horri esker, orria irekitzen den edozein gailutik ikus daiteke, terminal mugikorretatik nabigazioa erraztuz.

Web guneak irudi eguneratuagoa, bisualagoa, dinamikoagoa eta intuitiboagoa adierazten du, erabiltzaileen eta bezeroen zuzeneko sarbidea bideratzeko erabat orientatuta. Egitura berritzailea du eta erabilgarritasun anitz eskaintzen ditu. Horien bidez, erabiltzaileek interesatzen zaien informazioa eta produktuak instintiboki eta azkar aurki ditzakete, eta baita eskuragarri dauden jarduerak kontsultatu edo dokumentazio teknikoak deskargatu ere.

Bere orri berri hau sortu da taldeko helburu korporatiboekin bat egiteko, bertako giza taldea nabarmentzeko xedea duen ikuspegi komunikatibo berria adieraziz, alegia; enpresaren hazkuntzaren giltzarria eta aldaketaren eragile nagusia; konpainiaren arrakasta finkatu duen oinarria.

www.tepsa.es

 

Larrialdiaren aurreko segurtasunaren 5 topak

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.