Erregai guztiak Exolumetik igarotzen dira
Exolum enpresa liderra da petrolio-produktuen garraio eta biltegiratzean Espainiako merkatuan, eta nazioartean sektorearen barruan konpainia pribatu handienetariko bat. Era horretan, Espainian, petrolio-produktuen garraio eta biltegiratze arloko mundu osoko sare integratu handi eta eraginkorrenetariko bat du: 4.000 kilometrotik gorako petrolio-hodiak eta 8 milioi metro kubikotik gora biltegiratzeko ahalmena. Horiek guztiak herrialdean lanean ari diren petrolio-operadore guztien eskura daude.
Exolumek Espainian dituen jarduera nagusiak hauek dira:
- Petrolio-produktuak biltegiratzea, garraiatzea eta banatzea Penintsulan eta Balearretan, hirugarrenei sistema logistikoan sarrera librea bermatzearekin batera.
- Zerbitzu logistikoak, biltegiratzea eta biodiesela gasolioarekin eta bioetanola gasolinarekin nahastea; bezeroei zerbitzu osoa eskaintzea.
- Biltegiratze estrategikoa eta segurua.
- Metrologia eta Laborategia.
Exolum Ribabellosa-k 840/2015 EDko eskakizunak betetzen ditu; hots, Europar Batasunean segurtasun-maila handiena. Instalazioaren larrialdiko planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena emanda. Horri buruzko informazio osoa Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web gunean kontsulta daiteke.
Instalaziora azken bisita 2024/05/16an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailarekin.