Zer egin larrialdi kimikoaren aurrean?

Produktu kimikoak erabiltzen dituen enpresak larrialdia izan dezake horiek maneiatzen diren zona ezberdinetan:

  • Prozesu-instalazioak: Hauetan gauzatzen dira eraldaketak edo jardueraren oinarrizko erreakzioak. Normalean, prozesu horietan ez daude nahasita gai kantitate handiak, beraz ezbeharra gertatzeko arriskua gutxitzen da eta enpresen barrukoari baino ez dio eragiten.
  • Biltegiratzeko zonak: tankeak, tangak, e.a.; produktuak horietan jasotzen dira produkzioaren fase ezberdinetan. Kontrola oso zorrotza da.
  • Eroanbideak edo rack-ak: gainazalekoak nahiz lurpekoak. Substantzia horiek hodien, gas-hodien, oliobideen, eta abarren bidez garraiatzen dira.

Produktu kimikoak ekoizten, maneiatzen, garraiatzen eta biltegiratzen dituzten industriak dauden eremuan bizitzeak nolabaiteko arriskua badu; hau da, istripu bat gertatzea eta industriaren kanpoaldean ondorioak izatea.

Suteak

Produktu sukoiak (adibidez, ibilgailuentzako erregaiak) biltegiratzen edo maneiatzen dituen instalazio batean sute bat gertatuz gero, sugar handiak eta ke ugari sortzen dira.

Leherketak

Gasen leherketa bortitzak kristalak hautsi eta egituran kalteak eragiteaz gain, zati edo puskak ere sor ditzake.

Ihes toxikoak

Gasek eta lurrunek laino toxikoa sor dezakete, eta laino hori ezberdina izango da baldintza meteorologikoen edo lurraren morfologiaren arabera, besteak beste.

Nola jokatu behar duzu?

Zer EGIN behar duzu

  • Etxetik kanpo bazaude, babestu arnasbideak zapi edo arroparekin.
  • Sartu azkar leku seguru batean, barruko geletan.
  • Ateen zirrikituak itxi trapu hezeekin edo zinta isolatzailearekin.
  • Irratia entzun edo mugikorrera konektatu; horrelakoetan jokatzeko moduaren inguruko aholkuen informazio ofiziala 112 zenbakiaren Twitter ofizialean edo gure twitterrean (linka) argitaratzen da.

Zer EZ duzu EGIN behar

  • Ez erabili aire girotua eta ez aireberritu.
  • Ez erre eta ez piztu surik. Itzali argia, behar ez baduzu.
  • Erabili telefonoa eta haren bateria soilik garrantzitsua denerako; hots, sorospen-taldeekin konektatzea.
  • Ez joan ikastetxera zure seme-alaben bila edota ez atera kalera zure senitartekoen eta lagunen bila zentro publikoetara. Leku horietan jakin badakite zein den larrialdi-protokoloa.
  • Ez atera kalera larrialdia amaitu arte. Agintariek abisatuko digute arriskua amaitu dela megafoniaren, sirenen edo irratiaren bitartez.

 

Alerta abisua


Alerta sirena baten bitartez iragarriko da; minutu bateko iraupena izango duten hiru seinale errepikatuko ditu bost segundoko isilunea tarteko dutela.

1 min

Isilunea 5s

1 min

Isilunea 5s

1 min

Alertaren amaiera-abisua

Alertaren amaiera 30 segundo iraungo duen sirena-seinale jarraitu bidez iragarriko da.

30s