Petronorrek Giza Faktorearen Akademia sortu du laneko prebentzioa eta segurtasuna hobetzeko
Petronorrek Giza Faktorearen Akademia sortu du 2025 honetan, lan-ingurunean arriskuaren pertzepzio murriztua lantzeko diseinatutako proiektu berritzailea. Ekimen honen helburua da eguneroko zereginak aztertzea, pertzepzio horrekin erlazionatutako faktoreak identifikatzea eta langileak maniobra kritikoetan trebatzea, haien jardun operatiboa hobetzeko.
Laneko istripu-arriskua, askotan, arriskuaren pertzepzio desegokiarekin lotzen da. Prebentziozko behaketen plana sakon aztertu ondoren, Petronorrek prestakuntza operatiboa indartzeko beharra identifikatu du. Hori dela eta, akademia hau sortu du, eta bere asmoa da hausnarketa eta eskuratutako ezagutzen aplikazio praktikoa sustatuko duen irakaskuntza aktiboa eskaintzea.
Prestakuntza-programa findegiaren barruko espazio berri batean egingo da, eta sei orduko gaikuntza presentziala izango du. Ikastaroa erroreak prebenitzeko tekniken erabileran eta giza faktorearekin lotutako portaeren ulermenean oinarrituko da.
Hartutako metodologia berritzaileak ezagutzak transmititzeaz gain, ezagutza horiek praktikan aplikatuko direla ziurtatu nahi du, prestakuntza-metodo konbentzionalenak eta tradizionalenak gaindituz. Horregatik, ikastaro berritzaile honek teoriako hiru ordu eta praktikako hiru ordu izango ditu. Horri esker, langileek zuzenean esperimentatu ahal izango dituzte ikasitako teknikak.
Petronorrentzat lehentasuna da segurtasun-estandar bikain bati eustea. Prestakuntza berri horren bidez, bere talde errore eta, ondorioz, intzidenteen arriskua minimizatzeko tresnekin hornitu nahi du. Giza Faktorearen Akademian emandako prestakuntza aktiboa langileen segurtasuna arriskuan jar lezaketen akatsen prebentzioan oinarritzen da.
Akademiaren helburua unitate pilotu batean prestakuntza-eredu bat ezartzea da, prozesuan parte hartzen duten guztien arteko elkarrekintza osoa sustatuz. Ekimen horrekin, Petronorrek bere taldearen segurtasunarekiko eta garapen profesionalarekiko konpromisoa berresten du, eta pertsonen eta banakako hazkundearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, hobekuntza osoarako.