Larrialdi kimikoko sirenak azaroaren 22an, 25ean eta 26an aktibatuko dira euskadin
Azaroaren 22an, 25ean eta 26an larrialdi kimikoko sirenak entzungo dira Euskadiko udalerri hauetan: Hernani, Muskiz, Santurtzi, Zierbena eta Abanto-Zierbena eta Lantaron.
Segurtasun-protokolo hori AVEQ-KIMIKAk bultzatzen du, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin lankidetzan, eta urtean bitan egiten da, inguruko herritarrak larrialdi kimikoko alerten soinuarekin ohitzeko eta enpresek sirenen ohiko funtzionamendua egiaztatzeko.
Sirena hau entzuten baduzu, lasai egon. Ariketa hau gure industriaren errutina seguru eta etengabearen parte da, protokoloak primeran funtzionatzen duela egiaztatzeko eta bizilagunek soinu berezi honekin ohitzeko.
Gure webgunean (www.seguridadkimika.eus) eta Seguridad KIMIKA-ko sare sozialetan era askotako artikuluak daude, larrialdi kimiko bati aurre egiteko behar den informazio guztiarekin.
Proben ordutegiak honako hauek izango dira:
Azaroak 22, ostirala:
– Hernani: 10:00etan
Azaroak 25, astelehena:
– Muskiz/Abanto-Zierbena: 10:00
– Santurtzi/Zierbena: 11:00
– Punta Luzero/ Zierbena: 11:30
Azaroak 26, asteartea:
– Lantaron: 11:00
Hala entzuten dira sirenak larrialdi kimiko baten kasuan: sirenak minutu bateko hiru seinale errepikatuko ditu, bost segundoko isilunearekin. Alertaren amaiera sirena seinale jarraituarekin iragarriko da 30 segundoz.