Berrikuntza XXI. mendeko galdaketaren zerbitzura

Ekintzailetzari eta industria-grinari esker, HA Ilarduya enpresa liderra da gaur egun mundu-mailan galdaketa-industriaren zerbitzura dagoen kimika-arloan. Lantegi honetan, burdinurtuaren, altzairuaren eta burdinaz kanpoko galdaketaren industriarako moldeak egiten dira, eta bertan kudeatzen diren erretxinen produkzioa ezinbestekoa da elementu ugari fabrikatzeko. Erretxina horien eta etengabe berritzen ari den prozesuaren bitartez, pieza paregabeak eta moldatuak sor daitezke etorkizuneko galdaketaren industriarako.

Egun, Hüttenes-Albertus taldean sartuta dago, nazioartean 1.800 langile ditu, eta 30 herrialde baino gehiagotan zabalduta dago.

HA Ilarduya enpresak 840/2015 Errege Dekretuko eskakizunak betetzen ditu; hau da, Europar Batasuneko segurtasun-maila handiena. Instalazioko larrialdi-planak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatu dira, Segurtasun Txostena entregatuta. Horri buruzko informazio guztia Larrialdiak Artatzeko Zuzendaritzaren web orrialdean kontsulta daiteke.

Instalaziorako azken ikuskapen-bisita 2024/09/06an egin zen. Horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Garapen Ekonomikoaren eta Azpiegituren Sailarekin.