Komunikazioa

Gaurkotasuna

Huelvak euskal industria kimikoaren kanpoko larrialdietarako planen komunikazioa eta kudeaketa erakutsi ditu arrakasta-kasu gisa

Luis Blanco Urgoiti, AVEQ-KIMIKAko idazkari nagusia, gonbidatu gisa joan zen elkarteko ordezkari moduan, eta inaugurazio-hitzaldia eskaini zuen  Juan Ramon Rodriguez Claudio jaunarekin batera (Andaluziako Larrialdietako zuzendariorde nagusia). Topaketa interesgarri horren helburua industria-arloko segurtasunaren inguruko ezagutza partekatzea izan zen, eta gure Seguridad KIMIKA dibulgazio- eta informazio-proiektuak eta Kanpoko Larrialdi Planen inguruko komunikazioan eta kudeaketan dugun esperientziak interes handia sortu zuten parte hartu zuten profesionalen artean.

Andaluziako Juntako Osasun eta Kontsumo Sailak eta Andaluziako Osasun Larrialdietarako Zentroak antolatutako programa honetan, gertakari kimikoak oso-osorik landu ziren, eta, era horretan, hainbat erakunde eta profesional bildu ziren segurtasun kimikoko estrategiak eztabaidatzeko eta gertakari kimikoen aurrean nola erantzun erakusteko. Luis Blanco Urgoitik esku hartu eta beste jarduera batzuk ere egin ziren; hala nola, gertakari kimikoei aurre egiteko prestatzea, egoera kimikoetan osasunaren aldetik nola jokatu jakitea eta simulazio-ariketa bat hainbat erakunderekin elkarlanean, tartean, 061 Osasun Larrialdietarako Zentroa, Huelvako Udal Suhiltzaileak, 112 Larrialdiak edo Espainiako Gurutze Gorria.

Hemendik gure errekonozimendu eta esker onik handiena helarazi nahi dugu; izan ere, segurtasuna, prebentzioa eta planak beti lehentasuna izango dira industriarentzat.

 

Larrialdiaren aurreko segurtasunaren 5 topak

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.