Larrialdi kimikoko sirenak aktibatuko ditugu Euskadin, azaroaren 24an, 27an eta 28an, dena behar bezala dagoela egiaztatzeko
Inguruko herritarrak Euskadiko larrialdi kimikoko alerten soinuarekin ohitzeko asmoarekin, sei hilez behin, AVEQ-KIMIKAk, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin eta SOS Deiakekin lankidetzan, Euskadin larrialdi kimikoko sirenak aktibatzeko segurtasun-protokoloa abian jarriko du azaroaren 24an, 27an eta 28an. Herri hauetan jarriko da martxan sirena: Hernani, Muskiz, Abanto-Zierbena, Zierbena, Santurtzi eta Lantaron.
Proba tekniko hau gure industriaren errutina seguru eta konstantean sartzen denez, egon zaitez lasai sirena entzuten baduzu. Ariketa horien helburua argia da: inguruko bizilagunak soinu berezi horrekin ohitzea, larrialdi kimiko bat identifikatzen eta jarduera-protokoloak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzen laguntzen baitu.
Larrialdi kimikoko egoera baten aurrean nola jokatu jakiteko behar duzun informazio guztia jasotzen duten hainbat artikulu aurkituko dituzu gure web gunean (www.seguridadkimika.eus) eta Seguridad KIMIKAren sare sozialetan.
Hona hemen 2023ko azaroan egingo diren aktibazioen ordutegia:
Azaroak 24, ostirala
– Hernani. 10:00etan
Azaroak 27, astelehena
– Muskiz, Abanto – Zierbena. 10:00etan
– Santurtzi, Zierbena. 11:00etan
– Zierbena. 11:30an
Azaroak 28, asteartea
– Lantaron. 11:00etan