Larrialdi kimikoko sirenak aktibatuko ditugu Euskadin ekainaren 9, 12 eta 13an
Seihileko bakoitzean bezala, inguruko biztanleak Euskadiko industria kimikoaren larrialdi-alerten soinuekin ohitzeko, AVEQ-KIMIKAk, SOS Deiak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin lankidetzan, ekainaren 9, 12 eta 13an larrialdi kimikoko sirenak aktibatzeko segurtasun-protokoloari heltzen dio berriro. Eragindako EAEko 8 herriak honako hauek izango dira: Hernani, Muskiz, Abanto-Zierbena, Zierbena, Getxo, Santurtzi, Portugalete eta Lantaron.
Proba tekniko bat da, gure industrien errutina seguru eta konstante baten parte dena, beraz, lasai egon alarma entzuten baduzu. Ariketa hauek helburu argia dute: inguruko bizilagunak larrialdi kimiko bat identifikatzen laguntzen duen soinu bereizgarri horrekin ohitzea eta segurtasun-protokoloak ondo funtzionatzen duela egiaztatzea.
Seguridad KIMIKAko webgunean (www.seguridadkimika.eus) eta gure sare sozialetan askotariko artikuluak dituzu, larrialdi kimikoko egoera bati aurre egiteko jakin behar duzun informazio guztiarekin. Besteak beste, Hernani, Muskiz, Abanto-Zierbena, Zierbena, Santurtzi eta Lantaron udalerrietan entzungo den larrialdi kimikoko sirenaren soinua erakusten dizugu artikulu honetan.
Hauek dira 2023ko ekainaren aktibazio ordutegiak:
Ekainak 9, ostirala: Hernani. 10:00etan
Ekainak 12, astelehena:
– Muskiz, Abanto – Zierbena. 10:00etan
– Santurtzi, Zierbena. 11:00etan.
– Punta Luzero. 11:30ean.
Ekainak 13, asteartea: Lantaron. 11:00etan
Ezagutu larrialdi kimikoa gertatuz gero sirenek nola joko duten. Alerta sirena baten bitartez iragarriko da; minutu bateko iraupena izango duten hiru seinale errepikatuko ditu bost segundoko isilunea tarteko dutela. Alertaren amaiera 30 segundo iraungo duen sirena-seinale jarraitu bidez iragarriko da.