Komunikazioa

Gaurkotasuna

Euskadin larrialdi kimikoko sirenak aktibatuko dira azaroaren 22, 23 eta 24an. Ba al dakizu zer egin soinu berezi hau entzuten baduzu?

AVEQ-KIMIKAk,  Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin lankidetzan, segurtasun arloan ezinbestekoa den protokoloari heldu dio berriz: Euskadin larrialdi kimikoko sirenak aktibatzea. Protokolo hori errutina seguru eta etengabean hartzen du parte, helburu zehatz batekin: gure industria kimikoan denak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzea. Lasai egon ez baduzu entzuten, proba tekniko bat besterik ez da.

Azaroaren 22, 23 eta 24an, Euskadiko hainbat udalerritan larrialdi kimikoko sirenak entzungo dira. Hura aukera ezin hobea da bertako biztanleei eta langileei norberak bere burua nola babestu behar duen ezagutzera emateko, ezaugarri hauetako larrialdi bat gertatuz gero eta baita soinu berezi hau ezagutzeko aukera eman ahal izateko ere.

Muskiz, AbantoZierbena, Zierbena, Santurtzi, Getxo, Portugalete, Lantaron edo Hernanin bizi zara edo lan egiten duzu? Zatoz kalean bertan kokatutako informazio panelak ezagutzera, ikusi non dauden kokatuta hemen. Zurengandik gertu eta eskuragarri daude irakur ditzazun eta entzun ahal izango dituzu QR kodearen bidez, urte osoz!

 

Hauek dira 2021eko azaroaren aktibatzeen ordutegiak:

ASTELEHENEA, HILAK 22

10:00etan Muskiz, Abanto – Zierbena, Zierbena.

11:00etan Santurtzi, Getxo, Portugalete, Zierbena.

11.30ean Punta Luzero.

ASTEAARTEA, HILAK 23

10:00etan Lantaron.

ASTEAZKENA, HILAK 24

10:00etan Hernani.

Praktikatu nahi duzu? Horrelakoa da larrialdi kimiko baten sirena:

Alerta abisua


Alerta sirena baten bitartez iragarriko da; minutu bateko iraupena izango duten hiru seinale errepikatuko ditu bost segundoko isilunea tarteko dutela.

1 min

Isilunea 5s

1 min

Isilunea 5s

1 min

Alertaren amaiera-abisua

Alertaren amaiera 30 segundo iraungo duen sirena-seinale jarraitu bidez iragarriko da.

30s

Larrialdiaren aurreko segurtasunaren 5 topak

Zure posta elektronikoan jaso nahi duzu arrisku kimikoko larrialdiaren aurrean segurtasuna mantentzeko moduaren gaineko informazio interesgarria?

Harpidetu zaitez gure newsletterrera.

Zure telefonoa eman nahi diguzu? Soilik zurekin harremanetan jarriko gara larrialdi bat gertatuz gero.